informazioaren teknologiak

1. Inform.
sin. IT

Informazioa sortzen, erabiltzen, prozesatzen, gordetzen, kudeatzen, komunikatzen edo barreiatzen laguntzen duten teknologien multzoa.

1. Inform.
Informazioa sortzen, erabiltzen, prozesatzen, gordetzen, kudeatzen, komunikatzen edo barreiatzen laguntzen duten teknologien multzoa.

Informazioaren teknologiak Edit

Egilea: Eneko Agirre

INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Informazioari buruz ari garenean, testu-dokumentuak, ahots-elkarrizketak, irudiak, bideoak, aurkezpenak eta datuak biltzen ditu, oro har, informazioren teknologia (IT) terminoak. Teknologiek hardwarea, softwarea eta beharrezko azpiegitura barne hartzen dituzte. Ordenagailu, datu-sare eta telefonoarekin zerikusia duten teknologiak termino bakarrean aipatzeko ere erabili ohi da. Gizartean oso hedatua egon arren, termino hau aski adiera zabalaz erabiltzen da, eta ez dago hain mugatuta. Enpresetan, aldiz, erabilera zehatzagoa da; hortaz, informazioaren teknologien sailen ardurapean, hauek topatu ohi ditugu:

  • Ordenagailuak.

  • Ordenagailuen periferikoak.

  • Datu-sareak (ahots, bideo eta datuetarako).

  • Aurrekoekin lan egiten duten langile eta kanpoko zerbitzuak.

  • Aurrekoen ondorio diren kostuak.

Aldiz, telebista, DVD-irakurgailu, proiektore eta fotokopiagailuak ez dira sartzen enpresetako informazioaren teknologien sailean. Informazioaren teknologien sailak laguntza eta sostengua emango die ordenagailuen erabiltzaileei, ordenagailu pertsonaletako hardware eta softwarea instalatu eta mantentzeaz arduratuko da, sarea kudeatuko du, komunikaziorako erabiltzen diren telefono, posta elektronikoa, fax, iragarki-ohol, webgune etab. kudeatuko ditu, eta enpresako softwarea garatu eta horren mantentze-lanak egingo ditu.

Gizartearen baitan, informazioaren teknologiei, askotan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia (IKT) ere deitu izan zaie. Azken termino hori zabalduago dago administrazioan, irakaskuntzan eta garapen-agentzietan, eta teknologia berriekin ere erlazionatu ohi da.